XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tesi hau iadanik hitzez-hitz jarraitzerik ez dagoena komunista guztiek, eta sozialista gehienek (ezker berrikoren batzuek aparte) ikusi dute.

Halare, gaurko sozialista banaka batzuek ba dakite tesi horri azalpen egoki bat ematen (L. Bassok, esaterako).

Askoz garrantzizkoagoa da bigarren irakaspena.

Klase-banakuntzak gainditzea ta Erresuma ezabatzea gizarte sozialistaren ezaugarri negatibu edo ukabidezko hutsak dira.

Karakteristika positibua gizakuntza, gizon berri bere buruaz eta lanaz jabetua izango da.

Gizon berri hori ez da osatuko gizartea Proletargoaren Diktadura ta sozialismo-haroa zehar komunismora heldu arte.

Baina gizon berri hori gizonak berak sortu beharko duela kontu eginik, funtsean gaurko gizon nor-galdua aldatuko ta positibuki dohain gizatiarrez dotatuko duena gizonaren beraren erreboluziogintza bera da.

Bide batez sujetu ta objetu da gizona (herria).

Bana dezagun pittin bat puntu hau Marx-n antropologiarekin.

Utopisten aurka, Marx-k ez du sinisten gizonari dohainak eta birtuteak irakatsi egiten zaizkionik utopistek uste zuten gaurko gizona ondo heziz gero berez sortuko litzakeala gizarte on bat.

Rousseauren joerakoak, hortakoz.

Eta kristau-kutsuko teorikuen aurka, Marxek ez du inolaz uste gizona berez gaiztoa ta jatorrizko pekaturen batek hondatuta dagoenik.

Klase-gizartearen zapalketak bortxatuta da gaiztoa gizona.

Esan dezagun gizona gaizto dago, baina ez da gaiztoa.

Ez klase-gizarteak indibidualki ulertutako determinazioren batez menderatzen duelako, determinazio sozialaren hesietan bahitzen duelako baino.

Gizarte komunistara orduko galduko da determinazio hau.

Baina horren aurretik, elkar-ekintza solidarioaren bidez, nortasuna itsusten dion kaka (Marx-ek halaxe dionez) guztietatik garbituko du proletargoak bere burua.

Erreboluzioak, hots, erreboluziogintzak, betekizun bikoitz hori dauka: ekonomiazko basia ta gizona bera aldatzea, dialektikuki, biak batera.

Gogoangarria da, hau zuzen ulertzeko, Feuerbach-en aurkako hirugarren tesia, batez ere Marx-k erreboluzio-ekintzaren aldi-bikoiztasunezko dilema nola ukatzen duen ikusteko.

Ingurumarien eta hezikuntzaren aldakuntzari buruz, irakaspen materialistari ahaztu egin zaio (materialismo arruntaz diotsa hori), gizonek berek aldatzen dituztela beren ingurumariak, eta hezitzaileak orobat bere burua ere hezi beharra daukala.

Hau da, materialismo arruntak ondo ikusten du nola gizona milieu sozialak taxututa, baldintzatuta dagoen; baina horren aurkako (dialektika!) tesi osatzailea zabartu du: hots, gizonek sortu zutela giro sozial hori.

Beraz, ezin esan leike giroa aldaturik gizona aldatuko dela, une berean jarraitu gabe, gizona aldaturik aldatuko dela giroa.

Bi akatsetan amiltzen dira materialista arrunt horiek.